2020/03/27

Gero eta guttiago


- Non ote da, non ote?
- Jolasean Pablo?
- Amets egiten, lagun. Gero eta guttiago falta duk.
- San Ferminetarako?
- Ez txotxolo! Gure Aterpetxe maiteaz gozatzeko. Hainbertze urte, hainbertze ilusio...
- Gixajoa! Sentitzen diat, baina Koronabirusaren eraginez zaharberritze lanak bertan behera utzi ditiztek. Ez zagok modurik, gure amets guztiak pikutara.
- Ezta inolaz ere! Garai latz hauetan horixe bertzerik ez diagu behar! Hona hamen egoera honi aurre egiteko: dauzkagun ametsak, ilusioak eta elkarrekiko adiskidetasuna. Hor da koxka!

BIHAR ERE EGUNAK ARGITUKO DU

2020/03/24

Belagua 2020 Zeharkaldi Handia

- Itzela!
- Ze ba?
- Nori otu ote zaio halako burutazioa?
- Ezetz asmatu! Itzelezko ideia bikaina! Paregabekoa! Zer hobe Belaguako Aterpearen irekiera ospatzeko, hau baino?
- Pablo, burutik jota edo? Iruñetik Belaguara, 115 kilometro eta 5300 m inguruko igoera,...
- Ikaragarria erronka! ahal eta nahi erara egiteko modukoa: laisterka, oinez, zeharkaldi osoa, tarteka marteka,... edozein mendizale bere mailara egokitu eta aparteko ospakizun hortaz gozatzeko.
- Jakina, Pablo. Baina...nori bururatu ote?
- Ezetz asmatu, lagun!

Irailaren 6an  Belaguako Aterpean elkar ikusiko dugulakoan

2020/03/23

Koronabuloa?

- Lan eskerga garai hauetan!
- Ez nauk harritzen Pablo, jota ke koronaren aurka akitu artio!
- Hala dun, lagun. Informazio iturri pila, inork nori kasu egin ez jakin eta taxuzko lanari ekin ordez, barra barra ari diren bulo guztiei aurre egiteak indarrak xahutzen zizkiguk.
- Ez diat konprenitzen!
- Begirazan goiko argazkia. Egunero hala hornituriko eta babesturiko langileen irudiak sorrarazten zizkiguten eta gehienak, ordea, antzinako edota  bertze afera bateko argazkiak ditun. Goikoan agertzen dena ni naun, errate baterako.
- Ze? Koronabirusak jotako norbait hi artatzeko prest?
- Bai zera! Duela lau urteko bertze afera batean murgilduta. Egunez egun halako gezurrezko irudiak sarrarazten zizkiguten, sasijakintsuei men eginez eta interesaturiko ezegiazko zurrumurruak hedatzen direlarik.