2015/05/27

Aterpearen susperraldia


- Zer duk hain kontent izateko?
- Aterpea bizirik zagok, mutil!
- Bizirik hau? Hondamendi egoeran zagok,  arras abandonaturik!
- Bai, baina urte luze, hotz eta ilun hauetan bere bihotzak  taupa-taupa jarraitu dik, poliki-poliki, bizkortze unea noiz iritsiko zain, lurralde hontako mendigoizaleon nahiari tinko eutsirik.
- Ta?
- Garaiko mendigoizaleen egi bihurtu zen amets eder hau berreskuratzeko bidean zagok! Mendizaleok Belaguan behar dugun taxuzko topagunea bere hondarretatik birsortuko duk!
- Zer? Olorondarron energiek eta indarrek bat eginik?
- Jakina seme! Eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak bultzaturik. Pozgarria, ezta?
- Tira aita! Oloron Murrua zain zaukaagu eta!

2015/05/04

Aita zenaren omenez


Andia da gero nire beharra. Supazterrean ariturikoa, nekazarien istorioak eta eleak, txorien hegalak.
Andia da gero nire oroimena. Halako egunak eta uneak, gure elkarren arteko bizipenak, elur-maluta zabalak.
Andia da gero zure itzala, Andia bezain zabala, maitasuna bezainbat liluragarria, izadiaren magalak.

Andia da gero zure irria, Andia da gero gure harria.

2014/10/08

Mende erdia
- Hi Pablo, urte askotan!
- Hamaika urte eta hamaika aldiz, gizon!
- Nola hamaika?
- Jakina! Mendi kuttun honetara aldi pila igo nauk.
- Txotxolo! Mende erdia bete duk, hire urtebetetzea Pablo!
- Bai, mendi erdian gaudek, lagun: lanbro artean, buru barnean, bizi bidean, iragan aitzinean, etorkizun gibelean,... itxaropen osoz!

2014/08/11

Hiru erregeak

- Aita, non dago mahaia?
- Hi, galdeiok Prantziskori!
- Eta kartak?
- Ze kartak eta kartak ondoko! Eskutitzak erran behar duk, txerribuztan!
- Aita! Hiru Errege Mahaia izaki, musean aritzeko kartak behar dituk.
- Ez, maitia. Gailur honetan hiru erresumek bat egiten ditek, Nafarroa, Prantzia eta Aragoi, hain zuzen. Hala izanik, antzinako erregeak, norbera bere erresuman kokaturik, tontor honetan biltzen zituan.
- Baina hauek Pirinioak dituk aita, hemen lurralde bereko ahaideak biltzen zituan, odol berekoak.
- Hi mozolo, hik uste erregeak hona igotzeko gai?

2014/05/11

Nekearen nekez!



- Juana, arras nekaturik!
- Ze, hi nekatuta Pablo? Sinestezina!
- Bon, pixkat bai, baina ez zionat hori.
- Orduan, ze ari haiz?
- Begirazan motxila! Hainbertze ibili ondoren, pisuaren pisuz, pot eginda zagon.
- Hi bai,hi, pot eginda!
- Portzierto...iturri ederra Ortzabala izenekoa!

2013/09/05

Nongotarrak ote?

- Hi, hauek nongotarrak dira?
- Argi zagon, lagun, gutarrak.
- Hi baino azkarragorik inor, txotxolo! Hori bazakiat, baina matrikula...
- Matrikula ederra, ezta? Gutarra, zalantzarik gabe!
- Baina zer dira? Frantziarrak, Nafartarrak, Eskual Herritarrak, Arranoren adiskideak?
- Iparraldekoak! Bertzerik behar ala? Hau dun, hau, gure herriaren metamorfosia, lurraldearen nortasun falta! Hi, funtsa zein da?
- Zein?
- Eskualdunak ote?
Ontsa!

2013/08/16

Lagunak ote?

- Arazurin ere, halako txerriak nahi, Unai!
- Txerria aita, bertzea behorra duk eta.
- Bazakiat, txotxolo! Dena den,ongi moldatzen dituk.
- Lezio ederra, aita.
- Mila esker,seme!
- Ez, bi lau hankadun hauek ematen dutena: Antzarik piperrik ez, ulertu ere ez eta ezberdinak izanik, berdinak dituk.
- Datorren hauteskundeetan nire botoa haiendako, hala prefosta!