2012/12/20

Eta Mari Domingi?

-Behitu! Kobazulo honetan Mari bizi dun, Monika.
-Aralar honetan izadiak nonnahi, Pablo.
- Baina hori Mari Domingi da?
- Ez diat uste, baina balitekek.
- Mari Domingi Olentzaroren bikotea dun, ezta? Ba ene ustez, mutil zaharra zunan.
- Beno, auskalo!
- Eta bikotea baldin bazuen, zergatik ez bertze gizon batekin ibili, edota Olentzaro andrazko izakia izan eta bere bikotea Mari Domingi izatea?
- Redio, Pablo! Hi bai Maribilbil!

2 comentarios:

  1. Ez diat, ba, oldoztu, pentsatu nahi ere, zer egiten ziaten ardi, mando eta idiekin... Artzainak edota aingeruttoak ez aipatzeagatik, prefosta...
    Eguberri on Pablo, kristorena haiz!

    ResponderEliminar
  2. Hi, Erlantz! Galdetzeko tenorea orduko, ospa egin zigutean. Jentil hauek berexiak dituk, dena berarendako prestu izan, heldu, agurtu, aise jan ta edan ta...adio Pelaio! ikusi artio! Ortziralean bertan haren bila joanen nauk, oso urrun ibiliko ez delakoan nagok eta. Saioa aldera edo...

    ResponderEliminar