- Pablo, Begira, Ori!
- Ze, inguruko langarra edo harri geodesikoa?
- Ez, begimotz, haratago!
- Hi, haratago hura duk eta ez hori, kokologorri!
- Ez, Ori mendia Pablo, han aurrean zaukaagu eta!
- Hara! Gaizki ahozkatuta zagok, demontre!Irakurzak "h", Orhi delakoz, ...edo Orhy?
- Pablo, hik ohiko txoriak buruan...
- Eta ohiko txoriak, Orhira tira motel!
2012/11/25
Begira hori!
2012/11/18
Kulun,Kulun,...
-Arrikulunka, Irati, hogeitabi tonako harri puska. Zehar-haize bortitza jotzen duenean, harria mugiarazi eta bere kulun kanta Elizondon eta Beartzunen entzuten omen dun. Jentil batek, Iruiñeraino jaurtitzeko asmoz, Auza tontorretikan bota, huts egin eta honaino baino ez zinan jaurti egin, Aldude eta Baztan bailaren arteko leku honetaraino.
- Aditua diat istorioa hori, Pablo.
- Bai, Errolani halako zerbait gertatu zitzaionan Aralarren.
Etiquetas:
Mendiak
Ubicación:
D58, 64430 Aldudes, Francia
Argia hil?
Etiquetas:
Mendiak
Ubicación:
NA-2401, 31421 Izagaondoa, Navarra, España
2012/10/05
Adi!
- Berandu duk Pablo!Nora goaz?
- Gailurrera. Arazorik?
- Ez, ez, baina...non da tontorra? Nik ez diat ikusten!
- Hi txotxoloa haiz. Han bertan motel, hire aitzinean!
- Han lainoa, bertzerik ez zagok!
- Lainoa buruan zaukaagu, ez bihotzean.Kasu egin hire senari...

2012/09/24
Hona hemen udaberria!
Hemen gaude: Egunerokotasunera itzuli gara, zalantzarik gabe...edo ez? Oraingoz ez lagunok; eguraldia lagun, bertze astebe aitzinean daukagu...edo ez?
Nik bai, ordea! eta gozatzen saiatuko naiz. Nora joan? Batek daki, lagun!
Onddoen islada aditua daukat...
Nik bai, ordea! eta gozatzen saiatuko naiz. Nora joan? Batek daki, lagun!
Onddoen islada aditua daukat...
2012/06/18
Lan Gainezka
- Hi, Pablo, ardi hauek primeran bizi dituk!
- Ze ba?
- Behitu! Hemen egun osoa jan ta jan, patxada handiz, ezertaz ere kezkatu gabe. Dena eskura, dena egina.
- Eta hori ongi bizitzea dela uste duk?Haiek bezala egin nahiko huke? Ba, izan ardia motel, ez kezka!Nik Pablo izaten jarraitu nahiago diat.
Ardi gixajo hauek...

2012/06/03
-Ze?Bueltan?
- Bai! Ordua diagu eta.
- Pablo, non da Beloki?
-Batek daki! Bizitzaz gozatzen ibiliko duk.
- Pilotaria ez, babua! Aralarren dagoen Beloki izeneko tontorra.
- Han bertan, eskuin aldean. Igotzeko prest?
- Hi ez haiz burutik sano! Egun osoa aldapan gora eta behera, gainezka zamatuta, bideak markatzen eta orain Pablo tontorrak zapaldu nahian.
- Udaberriak egun luzeak ditik, gizon, eta gaurkoa nahiko argia . Aprobetxatu beharko!
- Pablo! 11 ordu zaramatzaagu eta oraindik kotxeraino heldu behar!
- Horrexegatik, txotxolo! Non dugu kotxea? Beloki mendia baino harataxeago. Beraz, argi zagok: Itzuli ahala, Desomendi, Txameni eta Beloki ti-ta batean zapaldu eta konturaru orduko kotxean.
- Hi bai, hi, Pablo!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)