2012/11/18

Kulun,Kulun,...

-Ze demontre da hau, Pablo?
-Arrikulunka, Irati, hogeitabi tonako harri puska. Zehar-haize bortitza jotzen duenean, harria mugiarazi eta bere kulun kanta Elizondon eta Beartzunen entzuten omen dun.  Jentil batek, Iruiñeraino jaurtitzeko asmoz, Auza tontorretikan bota, huts egin eta honaino baino ez zinan jaurti egin, Aldude eta Baztan bailaren arteko leku honetaraino.
- Aditua diat istorioa hori, Pablo.
- Bai, Errolani halako zerbait gertatu zitzaionan Aralarren.

2 comentarios:

  1. Ez, bertze bati ez, jentil ber-bera izanen zuan. Eta harria noruntz bota? Harriaren bila joateko derradak.

    ResponderEliminar