2012/11/29

Zonalde urdina

-Nork aparkatu ote du behi hura?
- Aparkatu? Hi bai kalekume! Behiak ez dituk aparkatzen, motel, bertakoa denez, nahi duen lekutan gelditu eta kitto!
- Nahi duana, baina behi hura aparkatuta zagok. Ongi baztertuta eta ormaren ondo-ondoan.
- Bai, eta ditxosozko zutoinean dirua sartu garabia ez eramateko. Eta zonalde hori zer da? Urdina, gorria edo bertako biztanlearendako txartela du?
- Behiek ezin ditek bertako biztanlearendako  txartela izan, zonalde urdinean baizik ezin dituk aparkatu.
- Eta hori nola bururatu ote zaik, Pablo?
- Argi zagok lerdengorri, mingain urdina deritzon gaixotasuna jasaten ahal dutelakoz.

3 comentarios:

  1. Hi bai hi, Zizurreko txahala!
    Urtarrilean Donibanen ezin aparkatu!
    Kotxea aurki debekatuik...

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kotxea ez ditek inoiz debekatuko,irunsheme jauna!
      Ederrak gure jauntxo hauen asmakeriak. Hona hemen hurrengoa: Txirrindulariak eta oinezkoak galarazi,garraio publikoa kendu eta kotxez ibiltzera behartuko zigutek...zonalde urdina Iruñerria osoan zabaltzen delarik

      Eliminar
    2. Ados, Pablo, baina, era berean, eta dena delakoa izanda ere, kotxeak, txirrindulak ala plater hegalariak... Hemengo gakoa ez ote duk ordaindu behar izate hori? Ein?

      Besarkada!

      Eliminar