2024/11/08

Paquitaren omenez


 - Aita, Angel Oloron aterpetxea zain zaukaagu.

- Hala duk, seme! Hala izendatuta ere, nik Bretos-Oloron izendatu diat.

- Eta halako asmakizuna?

- Angel eta Pakita, Pakita eta Angel: Zein baino zein ederki aritu zuan garaiko aterpetxearen sorreran. Elkarren artean, elkarren ondoan. Hori duk, hori Belaguako Aterpetxearen historioa.

2023/12/25

GAZI-GOZOA

 - Arras xarmangarria Pablo!, hunkitzeko modukoa!

- Ados nagon, lagun. Neguburuaren Eguna, Olentzaroren Etorrera...Zizur Nagusian gure eskual kultura eta ohiturak bizirik zauden. Duela 22 urte guraso talde batek lekukoa hartu geninan, ilusioz beterik, garai hartako Olentzaro herrikoia mantendu nahian.

- Eta orain?

- Bertze guraso talde batek lekukoa jaso zigun eta izugarrizko lan bikaina egin diten, benetan.

- Beraz, kontent?

- Kontent bai, baina...Carlos gugan betiko

2023/04/17

Eskual Herriko Ardigunea


 - Jontxo! Ardien topagunea edo?

- Irakurzak ongi, Pablo! Euskalerriko Erdigune geografikoan gaudek, Andia Mendizerran, Lezizaren magalean.

- Hara, eta nola demontre asmatu dute kokaleku zehatza?

- Geografia-kontuak dituk, ingeniari batek kalkulaturik.

- Dena den, leku honi Olibesarioko saroia deitzen zaiok, hots, abereen gordelekua. Beraz, Eskual Herriko ardigunean gaudek.

2022/12/31

Hirurtea

 

- Bazen behin,...

...eta hala bazan hala ez bazan, ipuina ezin bukatu.

-  ?

- Hala hasi geninan 2020. urtea, eta hala 2023ri begira gauden. Non ote da, non ote da...?



2021/01/05

ITXAROPEN-KUTXA

 

 

- Honatx Itxaropena, adiskide!

- Pablo, kartoizko kutxa arrunta, bertzerik ez duk.

- Ez lagun, denboraldi ilunaren argi izpia hire aitzinean daukak, gure ahuleziaren adierazpen gordinari erantzuna emateko oso pausu ikaragarria, gure arbasoen oreka humiltasun osoz berreskuratu ahal izateko eta eragin dugun gaixotasun monarkiko honek itzalarazi dizkigun ametsak eztitzeko.

Hona hemen Nafarroara helduriko lehengo txertoak babestu dituen kutxa, hots, Itxaropen-Kutxa.

2020/03/27

Gero eta guttiago


- Non ote da, non ote?
- Jolasean Pablo?
- Amets egiten, lagun. Gero eta guttiago falta duk.
- San Ferminetarako?
- Ez txotxolo! Gure Aterpetxe maiteaz gozatzeko. Hainbertze urte, hainbertze ilusio...
- Gixajoa! Sentitzen diat, baina Koronabirusaren eraginez zaharberritze lanak bertan behera utzi ditiztek. Ez zagok modurik, gure amets guztiak pikutara.
- Ezta inolaz ere! Garai latz hauetan horixe bertzerik ez diagu behar! Hona hamen egoera honi aurre egiteko: dauzkagun ametsak, ilusioak eta elkarrekiko adiskidetasuna. Hor da koxka!

BIHAR ERE EGUNAK ARGITUKO DU