2012/11/29

Zonalde urdina

-Nork aparkatu ote du behi hura?
- Aparkatu? Hi bai kalekume! Behiak ez dituk aparkatzen, motel, bertakoa denez, nahi duen lekutan gelditu eta kitto!
- Nahi duana, baina behi hura aparkatuta zagok. Ongi baztertuta eta ormaren ondo-ondoan.
- Bai, eta ditxosozko zutoinean dirua sartu garabia ez eramateko. Eta zonalde hori zer da? Urdina, gorria edo bertako biztanlearendako txartela du?
- Behiek ezin ditek bertako biztanlearendako  txartela izan, zonalde urdinean baizik ezin dituk aparkatu.
- Eta hori nola bururatu ote zaik, Pablo?
- Argi zagok lerdengorri, mingain urdina deritzon gaixotasuna jasaten ahal dutelakoz.

2012/11/25

Begira hori!

- Pablo, Begira, Ori!
- Ze, inguruko langarra edo harri geodesikoa?
- Ez, begimotz, haratago!
- Hi, haratago hura duk eta ez hori, kokologorri!
- Ez, Ori mendia Pablo, han aurrean zaukaagu eta!
- Hara! Gaizki ahozkatuta zagok, demontre!Irakurzak "h", Orhi delakoz, ...edo Orhy?
- Pablo, hik ohiko txoriak buruan...
- Eta ohiko txoriak, Orhira tira motel!

2012/11/18

Kulun,Kulun,...

-Ze demontre da hau, Pablo?
-Arrikulunka, Irati, hogeitabi tonako harri puska. Zehar-haize bortitza jotzen duenean, harria mugiarazi eta bere kulun kanta Elizondon eta Beartzunen entzuten omen dun.  Jentil batek, Iruiñeraino jaurtitzeko asmoz, Auza tontorretikan bota, huts egin eta honaino baino ez zinan jaurti egin, Aldude eta Baztan bailaren arteko leku honetaraino.
- Aditua diat istorioa hori, Pablo.
- Bai, Errolani halako zerbait gertatu zitzaionan Aralarren.

Argia hil?

- Egun ederra mendian ibiltzeko, Pablo!
-Bai jauna!Baina eguna hil zaiguk, ilbetean izanda ere.