2015/05/27
Aterpearen susperraldia
- Zer duk hain kontent izateko?
- Aterpea bizirik zagok, mutil!
- Bizirik hau? Hondamendi egoeran zagok, arras abandonaturik!
- Bai, baina urte luze, hotz eta ilun hauetan bere bihotzak taupa-taupa jarraitu dik, poliki-poliki, bizkortze unea noiz iritsiko zain, lurralde hontako mendigoizaleon nahiari tinko eutsirik.
- Ta?
- Garaiko mendigoizaleen egi bihurtu zen amets eder hau berreskuratzeko bidean zagok! Mendizaleok Belaguan behar dugun taxuzko topagunea bere hondarretatik birsortuko duk!
- Zer? Olorondarron energiek eta indarrek bat eginik?
- Jakina seme! Eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak bultzaturik. Pozgarria, ezta?
- Tira aita! Oloron Murrua zain zaukaagu eta!
2015/05/04
Aita zenaren omenez
Andia da gero nire beharra. Supazterrean ariturikoa, nekazarien istorioak eta eleak, txorien hegalak.
Andia da gero nire oroimena. Halako egunak eta uneak, gure elkarren arteko bizipenak, elur-maluta zabalak.
Andia da gero zure itzala, Andia bezain zabala, maitasuna bezainbat liluragarria, izadiaren magalak.
Andia da gero zure irria, Andia da gero gure harria.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)