2012/04/23
PLAZA
Plazaz plaza bila gabiltza, gure gosea asetu nahian, gure desioa, gure bizia, ... Plazaz plaza zebiltzan gure arbasoak, haien gosea asetu nahian, haien desioa, haien bizia,... Plazaz plaza ibiliko dira gure ondorengoak, haien gosea asetu nahian, haien desioa, haien bizia,... Plazaz plaza habil, Pablo, mantso eta umil, hire burua topatu nahian, hire sua asetu beharrean, hire ikatza ondu nahian.
2012/04/19
HERRI BEHERA
- Non dago herria?
- Han nonbait zagok, motel.
- Ba, ...ez diat ikusten, Pablo.
- Begirazak behera , jontxo! Ez duk ikusten?
- Bai zera! Han urrun Anai Ttikia baino ez.
- Behera begiratzeko! Ingurune honetan herririk ez zagok, paraje ederrak baizik.
Hau da, hau, gure Nabarra!...Eskualduna? Piskerra, Sagasti, Ezkarate, Mendigatxa,...non eta Bardeetan.
Zenbat gera? Bat, bi, hiru, bost,zazpi...

2012/04/10
ARRAIL DIGITALA
HONA HEMEN DITXOSOZKO ARRAIL DIGITALA!
Hodeian gaude? Bai jauna! Baina nik ez dakit nola heldu, nola jaitsi, nola ibili, nola,...baina hona hemen arrail digitala: ederra, sakona,eta ...hodeia?
Etiquetas:
Mendiak
Ubicación:
NA-120, 31829 Ergoiena, España
2012/04/02
Hegan eginez...
Ttiki-ttikitatikan hola nabil, goitik behera erortzen, aurkariak nire burua botatzen, nik aurkaria eroriarazten, indarrak elkarri neurtzen, biok elkarrekin dantza egiten, elkarri errespetatuz. Zer gara? Dantzariak edo gerlariak? Indartsuak edo ahulak? Gakoa malgotasunean datza, apaltasun osoz...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)