2018/11/30

Iheslariaren ihesa

- Iragarpenek bete-betean asmatu ditek, lagun! Aterik eta goxo eguraldia.
- Hala baldin badiok, gaitzerdi! Ene ustez eguraldi petrala Pablo: Ze-nolako laino hertsia! Ze giro heze!
- Udazkena izanik zer nahi duk, gizon? Giro umela? Garaian garaikoa, bertzerik ez.
- Eta begibistak? Gure muturra, bertzerik ezin diagu ikusi!
- Jakina, baina horri esker norberaren berreneko ihesak eta hutsegiteak agerian  jarri eta iheslari bihurtzen gaitik, motel.
- Baina ezin diagu ihes egin, gure gizartearen zurrunbiloan murgilduta gaudelakoz. Ezin zioagu uko egin.
- Hi bai zurrunbiloa. Uko agian ez, baina men eginik inoiz ez, lagun! Hori duk gure ihesaren edertasun eta indarra!

2018/11/01

San Simon eta San Juda, non ote da?


- Hi lagun, noiz ote da?
- Ea noiz ote den zer, Pablo?
- Negua.
- Udazkenean gaudek, irailaren 21etik abenduaren 21a artio.
- Hara! Izan zenaren Xabier Letek errana, negua atzo hasten zuelakoan mendi-inbernala egitera prestaturik etorri naun.
- Eguraldi petral honekin derrigorrez Pablo, baina udazkena duk gezurra eman arren.
- Beraz, udazkenean baldin bagaude, ez din hainbertze eguraldi petrala egiten, ez elurrik, ez haizeterik... Dena gure buruaren itxurapenak, ametsetako begitazioak...
- Hi bai ametsetako begitazioa! Zabaltzak begiak eta tira!
- Tira bai, baina laino itxi honetan norantzako bidea hartu behar?
- Txotxolo, kasu egin GPS-ari! Galduko gaituk eta!
- Hara neska! Bizitzaren estualdietan gure erabakiak bertze edonork hartu behar? Beti GPS-ari men eginez ibiltzen gara ezbairik gabe edo gure bizitzaren ardurak guk geuk hartu behar? Hau koxka!
- Halako egoera petral honetan GPS-ari men eginzak, mesedez!
- Hi sasijakintsu! GPS-ari men eginez lainopean, elurte petralean, murgildu beharko geniken...nire senak, ordea, aitzineko aterpera jotzea erraten din.

Gure irakurle zintzo hau: Nori eginen hioke kasu?
Hartzan/k ardura!