Kirola

 MEREZI DU ETA!


- Bazen behin umemokoak, judoa egiten zutenak...
- Ze aita? Ipuin  berria?
- Ez laztanak, oroitzapen ederrak, antzinako ametsak egi bihurtuak. Amets polit hau duela 40 urte inguru hasi zen eta oraindik bizirik darrai.
- Nolatan hori?
- Juanjo gizon ondradu eta leiala delakoz, Dojoren barnean zein kanpoan gure kirolaren balioak kontuan hartzen dituelarik. Gure lehenengo eskolak Zenbikai izen japoniarra zuen, hots, "onberatasun eta edertasun ikastetxea". Han hasi ginen "zalutasun bidea" ibiltzen, urte batzuk geroago batetik bertzera ibili behar izan ginen, gaur egun artio. Ibilaldi nekoso honetan koxkortu egin gara eta Juanjo judoa ederki lantzen eta zaintzen aritu da...heldu den eguna artio, merezi duen maila onartu eta eman dioten eguna, hain zuzen: Senseik badauka dagokoin maila, hots, 6. Dan delakoa.
- Eta argazkian zaudetenok?
- Ibilaldi astun horretako bidaide bakan batzuk baizik ez gara, une gogoangarri hau Juanjorekin batera bizi izatearen ohorea izan dugunok.
- Eta hi, aita, noiz artio jarraituko duk?
- Ahal dudan artio, maitiak, Juanjoren esanetara, nire Senseiren esanetara.
....hala bazan, hala ez bazan, sar dadila kalabazan.





- Aita, zer da Judoa? Bizimodua ala aisialdia?
- Bizimodua, maitia, bizimodua. Ttiki-ttikitan hasi eta berak lagunduta koskortu eta heldu izan naun, laztana.
- Horren beharra zaukanat!

Hau dun,hau, Judomenpekotasuna!

No hay comentarios:

Publicar un comentario