2017/11/28

Zubi forala

- Haiek oporrak haiek, Pablo!
- Norekin ari ote haiz?
- Nire baitarekin, oroitzapenez beteriko antzinako zubi foralari buruz. Haiek bai oporrak, haiek!
- Ze, Hong-Kongnerako bidaia egin zenuten? Edo Nepalen ibili zineten? Hala...?
-Bai zera, txotxolo! Askoz leku xarmangarriagorat, guztietatik arras

  ixolaturik, gure buruan murgiltzen, naturaz gozatzen...
- Antartidan ote?8
- Ez Antartidan, ez martantidan, Nafarroan bertan, lagun: hain hurbil eta hain ezezagun.Ezetz asmatu!

 

2017/04/04

Akats ortografikoa?

- Jatorrak herri hontakoak!
- Ze, Pablo?
- Herrira heldu eta Ola jartzen din, herritikan atera eta, berriz, Ola. Horren erranahia hauxe dun laztana: Ez diten etorritakoak joaterik nahi.
- Hi, burubolo, Ola auzoaren izena duk, ez gaitiztek agurtzen, trafiko-seinalea bertzerik ez duk!
- Jakina! Eta eskualdunak direlakoan, Ola h-itsuz idazten diten!
- Arraioa! Hi eta hire buru argitsu, zuek biok bai itsu!
- Aizan! Ezetz jakin nola erran: Akats ortografikoa ala ortografia-akatsa?
- Nola edo hala, nik ortografi hutsegite edota ortografia-hutsegite erabiliko nikek, Pablo.
- Orduan, elkarrizketa hontako izenburua zuzen ala oker?