2012/12/20

Eta Mari Domingi?

-Behitu! Kobazulo honetan Mari bizi dun, Monika.
-Aralar honetan izadiak nonnahi, Pablo.
- Baina hori Mari Domingi da?
- Ez diat uste, baina balitekek.
- Mari Domingi Olentzaroren bikotea dun, ezta? Ba ene ustez, mutil zaharra zunan.
- Beno, auskalo!
- Eta bikotea baldin bazuen, zergatik ez bertze gizon batekin ibili, edota Olentzaro andrazko izakia izan eta bere bikotea Mari Domingi izatea?
- Redio, Pablo! Hi bai Maribilbil!

2012/12/14

Non ote gaude?

-Pablo, non ote gaude? Honek Ipar-Poloa ematen dik!
- Bete-betean asmatu duk, Gerardo. Iparraldean gaudek eta, poloak bezala, arras izoztuta geratuko nauk, jarraitzen baldin ez badugu.
- Baina non gaude? Hainbertze izotz, hainbertze elur, hainbertze laino...Leku ederra, Benetan!
- Non, bertzela? Nafarroan! Halako ikaragarrizko tokitara joan garela emanik ere, ez gaudek hain urrun. Zer uste duk? Halako erronka izugarriak burutzeko urrutira joan behar izaten dugula beti? Ez, Gerardo, ez. erronka izugarriak gure ingurukoak. Egunerokoak, urkoenak, norberarenak,..."la beharra te enseñará", amak dioen bezala eta bere amak, nire amatxi esatarrak erraten zion bezala.

HONA HEMEN GURE GAURKO ERRONKA!

Dena den, non gaude Gerardo eta biok? Badakit Nafarroa zabal oso dela, uste baino handiagoa, mugarik gabeko lurraldea. Alta, Iruiñetikan hurbil gaude, Gartxoten lurraldean. Leku eder batetikan pasa behar da hara heltzeko, udan maiz erabilitako bidearen ondan dagoelarik. Hango bordaren izena Iz hasi eta rrez bukatzen delarik.

Saria...

2012/11/29

Zonalde urdina

-Nork aparkatu ote du behi hura?
- Aparkatu? Hi bai kalekume! Behiak ez dituk aparkatzen, motel, bertakoa denez, nahi duen lekutan gelditu eta kitto!
- Nahi duana, baina behi hura aparkatuta zagok. Ongi baztertuta eta ormaren ondo-ondoan.
- Bai, eta ditxosozko zutoinean dirua sartu garabia ez eramateko. Eta zonalde hori zer da? Urdina, gorria edo bertako biztanlearendako txartela du?
- Behiek ezin ditek bertako biztanlearendako  txartela izan, zonalde urdinean baizik ezin dituk aparkatu.
- Eta hori nola bururatu ote zaik, Pablo?
- Argi zagok lerdengorri, mingain urdina deritzon gaixotasuna jasaten ahal dutelakoz.

2012/11/25

Begira hori!

- Pablo, Begira, Ori!
- Ze, inguruko langarra edo harri geodesikoa?
- Ez, begimotz, haratago!
- Hi, haratago hura duk eta ez hori, kokologorri!
- Ez, Ori mendia Pablo, han aurrean zaukaagu eta!
- Hara! Gaizki ahozkatuta zagok, demontre!Irakurzak "h", Orhi delakoz, ...edo Orhy?
- Pablo, hik ohiko txoriak buruan...
- Eta ohiko txoriak, Orhira tira motel!

2012/11/18

Kulun,Kulun,...

-Ze demontre da hau, Pablo?
-Arrikulunka, Irati, hogeitabi tonako harri puska. Zehar-haize bortitza jotzen duenean, harria mugiarazi eta bere kulun kanta Elizondon eta Beartzunen entzuten omen dun.  Jentil batek, Iruiñeraino jaurtitzeko asmoz, Auza tontorretikan bota, huts egin eta honaino baino ez zinan jaurti egin, Aldude eta Baztan bailaren arteko leku honetaraino.
- Aditua diat istorioa hori, Pablo.
- Bai, Errolani halako zerbait gertatu zitzaionan Aralarren.

Argia hil?

- Egun ederra mendian ibiltzeko, Pablo!
-Bai jauna!Baina eguna hil zaiguk, ilbetean izanda ere.

2012/10/05

Adi!

- Berandu duk Pablo!Nora goaz?
- Gailurrera. Arazorik?
- Ez, ez, baina...non da tontorra? Nik ez diat ikusten!
- Hi txotxoloa haiz. Han bertan motel, hire aitzinean!
- Han lainoa, bertzerik ez zagok!
- Lainoa buruan zaukaagu, ez bihotzean.Kasu egin hire senari...

2012/09/24

Hona hemen udaberria!

Hemen gaude: Egunerokotasunera itzuli gara, zalantzarik gabe...edo ez? Oraingoz ez lagunok; eguraldia lagun, bertze astebe aitzinean daukagu...edo ez?
Nik bai, ordea! eta gozatzen saiatuko naiz. Nora joan? Batek daki, lagun!
Onddoen islada aditua daukat...

2012/06/18

Lan Gainezka

- Hi, Pablo, ardi hauek primeran bizi dituk!
- Ze ba?
- Behitu! Hemen egun osoa jan ta jan, patxada handiz, ezertaz ere kezkatu gabe. Dena eskura, dena egina.
- Eta hori ongi bizitzea dela uste duk?Haiek bezala egin nahiko huke? Ba, izan ardia motel, ez kezka!Nik Pablo izaten jarraitu nahiago diat.
Ardi gixajo hauek...

2012/06/03

-Ze?Bueltan?
- Bai! Ordua diagu eta.
- Pablo, non da Beloki?
-Batek daki! Bizitzaz gozatzen ibiliko duk.
- Pilotaria ez, babua! Aralarren dagoen Beloki izeneko tontorra.
- Han bertan, eskuin aldean. Igotzeko prest?
- Hi ez haiz burutik sano! Egun osoa aldapan gora eta behera, gainezka zamatuta, bideak markatzen eta orain Pablo tontorrak zapaldu nahian.
- Udaberriak egun luzeak ditik, gizon, eta gaurkoa nahiko argia . Aprobetxatu beharko!
- Pablo! 11 ordu zaramatzaagu eta oraindik kotxeraino heldu behar!
- Horrexegatik, txotxolo! Non dugu kotxea? Beloki mendia baino harataxeago. Beraz, argi zagok: Itzuli ahala, Desomendi, Txameni eta Beloki ti-ta batean zapaldu eta konturaru orduko kotxean.
- Hi bai, hi, Pablo!

2012/05/25

Guztiok ardiak

- Aita, guztiok ardiak gaituk!
- Zer ba, Nerea?
- Norberak bere burua artalde batean kokatzen diagu eta artzainak agintzen duenari txintik erran gabe men egiten diogulakoz.
- Hala uste dun, laztana? Hori dun hik egiten dunana?
- Ezetzean nagok, aita. Ni artzainarekin kritikoa, gizartearekin kritikoa, zuekin kritikoa, neure buruarekin kritikoa,..
- Beraz, ardia izanik ere, ez dion men egiten guztiari, ardia izanik ere, kritikoa haiz, ardia izanik ere, hire ideiak dauzkan, hire iritziak, hire erabakitzeko arrazonamenduak, hire barnekoak, hire hirekikoak, hire...Bai, Nerea, ardia haiz, gorria edo beltza edo arrosa, edo...auskalo zein koloretakoa, baina ardi kritikoa, ponpoxa.

2012/05/22

Tren geltoki berria

-Pablo, Iruñeako tren-geltoki berria!
- Non motel?
- Hire aurrean ziripolen!
- Oker hago memelo, hori Inquinasa duk!
- Ze inquinasa eta ze mikinasa! Horiek Prestazio Handiko Trenarako azpiegitura berriak. Non eta hemen bertan, Etxabakoitzen!
- Ze ikusteko jaio garen!

2012/05/07

Harri kulunka

- Non gaude aita? Baztanen?
- Zer uste duk?
- Zalantzak ditiat aita, baina ez, ezta?
- Bete betean asmatu duk. Aralarren gaudek, Pagomari aldean.
- Orduan, zertan ari da hemen harri kulunka?
- Begira: Egun batez, Basajaunek harria beti  leku berean ikusteaz arras asperturik, bertze leku batera eramatea erabaki zian. Nora eta Pizkerra aldera. Harria bere oinarritik jaso, Bardeetara begira jarri, indarrez bultzada eman aurretik bere kapusaiarekin estropozu egin eta hona baino ezin izan zian bidali.
- Aita, oker hago! Hori  Errolani gertatu eta harria Ata bailaran duk!
- Beno txotxolo, nahi baldin baduk, galdeiok Teodosiori. Orain goazen Obionetako arbasoak agurtzera!

2012/04/23

PLAZA

Plazaz plaza bila gabiltza, gure gosea asetu nahian, gure desioa, gure bizia, ... Plazaz plaza zebiltzan gure arbasoak, haien gosea asetu nahian, haien desioa, haien bizia,... Plazaz plaza ibiliko dira gure ondorengoak,  haien gosea asetu nahian, haien desioa, haien bizia,... Plazaz plaza habil, Pablo, mantso eta umil, hire burua topatu nahian, hire sua asetu beharrean, hire ikatza ondu nahian.

2012/04/19

HERRI BEHERA

- Non dago herria?
- Han nonbait zagok, motel.
- Ba, ...ez diat ikusten, Pablo.
- Begirazak behera , jontxo! Ez duk ikusten?
- Bai zera! Han urrun Anai Ttikia baino ez.
- Behera begiratzeko! Ingurune honetan herririk ez zagok, paraje ederrak baizik.

Hau da, hau, gure Nabarra!...Eskualduna? Piskerra, Sagasti, Ezkarate, Mendigatxa,...non eta Bardeetan.
Zenbat gera? Bat, bi, hiru, bost,zazpi...

2012/04/10

ARRAIL DIGITALA


HONA HEMEN DITXOSOZKO ARRAIL DIGITALA!

Hodeian gaude? Bai jauna! Baina nik ez dakit nola heldu, nola jaitsi, nola ibili, nola,...baina hona hemen arrail digitala: ederra, sakona,eta ...hodeia?

2012/04/02

Hegan eginez...

Ttiki-ttikitatikan hola nabil, goitik behera erortzen, aurkariak nire burua botatzen, nik aurkaria eroriarazten, indarrak elkarri neurtzen, biok elkarrekin dantza egiten, elkarri errespetatuz. Zer gara? Dantzariak edo gerlariak? Indartsuak edo ahulak? Gakoa malgotasunean datza, apaltasun osoz...

2012/04/01

NOR BAINO NOR...
- Astirik bai?
- Jakina! Ez zagok hain urrun, gizon!
- Hain urrun ez, Pablo, baina ez diagu astirik izan.
- Bertze gauza bat: Nor da?
- Nor? Hi edo ni?

2012/03/20

Arbola onak, itzal ederra!


edo arbola apalean aise iten da egurre?

Gal diezaiegun goroldioari, perretxikoei, lurrari,oihanei,...
Beraz, pago apala ala ederra? edo apal bezain ederrra? edo...Heuk ikusi, heuk erabaki, heuk...

2012/03/01

Itzalpeko



Zer dago itzalpean? Gure argiaren iluna edota ilunaren argia? Nik ez dakit seguru, baina zer dagoen argitzen saiatzen naizen guztietan, ilargia lagun izaten dut, ekiaren disdira, Mariren ñir-ñira. Itzalpeko lagun, eguzkiaren iluna.

Ni ez naiz teniszalea

Baina erraketak gustoko ditut. Ez dakit tenisean jolasten, baina erraketak erabiltzen ditut.Ez dut tenis-pilotarik, baina erraketak behar ditut.Baina ze arraio da hau, Pablo? Ez zakiat, motel, baina banoak gure mendi maiteak agurtzera.

2012/02/24

SAKONA DA GERO!

Gezurra badirudi ere, elurte ederra izan zen. Ez dago errepiderik, ez dago biderik, ez dago modurik. Beraz, ze arraio egiten du trafiko seinale horrek elurraren erdian? Ene uste apalean...

2012/01/29

Ezetz asmatu! 

"Non hago, zein larretan, Urepeleko artzaina". Begibista ederrak gailur honetatik ikus ditzakegunak, lainoak uzten baldin badigu. Batzuen ustez, lainoak ibilaldia zapuzten digu. Ni gustura ibiltzen naiz lainopean,....ezagutzen ditudan tokietan eta babes-neurri guztiekin.Bertzenaz, ez!