- Hi, Pablo, ardi hauek primeran bizi dituk!
- Ze ba?
- Behitu! Hemen egun osoa jan ta jan, patxada handiz, ezertaz ere kezkatu gabe. Dena eskura, dena egina.
- Eta hori ongi bizitzea dela uste duk?Haiek bezala egin nahiko huke? Ba, izan ardia motel, ez kezka!Nik Pablo izaten jarraitu nahiago diat.
Ardi gixajo hauek...
2012/06/18
2012/06/03
-Ze?Bueltan?
- Bai! Ordua diagu eta.
- Pablo, non da Beloki?
-Batek daki! Bizitzaz gozatzen ibiliko duk.
- Pilotaria ez, babua! Aralarren dagoen Beloki izeneko tontorra.
- Han bertan, eskuin aldean. Igotzeko prest?
- Hi ez haiz burutik sano! Egun osoa aldapan gora eta behera, gainezka zamatuta, bideak markatzen eta orain Pablo tontorrak zapaldu nahian.
- Udaberriak egun luzeak ditik, gizon, eta gaurkoa nahiko argia . Aprobetxatu beharko!
- Pablo! 11 ordu zaramatzaagu eta oraindik kotxeraino heldu behar!
- Horrexegatik, txotxolo! Non dugu kotxea? Beloki mendia baino harataxeago. Beraz, argi zagok: Itzuli ahala, Desomendi, Txameni eta Beloki ti-ta batean zapaldu eta konturaru orduko kotxean.
- Hi bai, hi, Pablo!

2012/05/25
Guztiok ardiak
- Aita, guztiok ardiak gaituk!
- Zer ba, Nerea?
- Norberak bere burua artalde batean kokatzen diagu eta artzainak agintzen duenari txintik erran gabe men egiten diogulakoz.
- Hala uste dun, laztana? Hori dun hik egiten dunana?
- Ezetzean nagok, aita. Ni artzainarekin kritikoa, gizartearekin kritikoa, zuekin kritikoa, neure buruarekin kritikoa,..
- Beraz, ardia izanik ere, ez dion men egiten guztiari, ardia izanik ere, kritikoa haiz, ardia izanik ere, hire ideiak dauzkan, hire iritziak, hire erabakitzeko arrazonamenduak, hire barnekoak, hire hirekikoak, hire...Bai, Nerea, ardia haiz, gorria edo beltza edo arrosa, edo...auskalo zein koloretakoa, baina ardi kritikoa, ponpoxa.

2012/05/22
Tren geltoki berria
-Pablo, Iruñeako tren-geltoki berria!
- Non motel?
- Hire aurrean ziripolen!
- Oker hago memelo, hori Inquinasa duk!
- Ze inquinasa eta ze mikinasa! Horiek Prestazio Handiko Trenarako azpiegitura berriak. Non eta hemen bertan, Etxabakoitzen!
- Ze ikusteko jaio garen!

2012/05/07
Harri kulunka
- Non gaude aita? Baztanen?
- Zer uste duk?
- Zalantzak ditiat aita, baina ez, ezta?
- Bete betean asmatu duk. Aralarren gaudek, Pagomari aldean.
- Orduan, zertan ari da hemen harri kulunka?
- Begira: Egun batez, Basajaunek harria beti leku berean ikusteaz arras asperturik, bertze leku batera eramatea erabaki zian. Nora eta Pizkerra aldera. Harria bere oinarritik jaso, Bardeetara begira jarri, indarrez bultzada eman aurretik bere kapusaiarekin estropozu egin eta hona baino ezin izan zian bidali.
- Aita, oker hago! Hori Errolani gertatu eta harria Ata bailaran duk!
- Beno txotxolo, nahi baldin baduk, galdeiok Teodosiori. Orain goazen Obionetako arbasoak agurtzera!

2012/04/23
PLAZA
Plazaz plaza bila gabiltza, gure gosea asetu nahian, gure desioa, gure bizia, ... Plazaz plaza zebiltzan gure arbasoak, haien gosea asetu nahian, haien desioa, haien bizia,... Plazaz plaza ibiliko dira gure ondorengoak, haien gosea asetu nahian, haien desioa, haien bizia,... Plazaz plaza habil, Pablo, mantso eta umil, hire burua topatu nahian, hire sua asetu beharrean, hire ikatza ondu nahian.
2012/04/19
HERRI BEHERA
- Non dago herria?
- Han nonbait zagok, motel.
- Ba, ...ez diat ikusten, Pablo.
- Begirazak behera , jontxo! Ez duk ikusten?
- Bai zera! Han urrun Anai Ttikia baino ez.
- Behera begiratzeko! Ingurune honetan herririk ez zagok, paraje ederrak baizik.
Hau da, hau, gure Nabarra!...Eskualduna? Piskerra, Sagasti, Ezkarate, Mendigatxa,...non eta Bardeetan.
Zenbat gera? Bat, bi, hiru, bost,zazpi...

Suscribirse a:
Entradas (Atom)