2012/12/14

Non ote gaude?

-Pablo, non ote gaude? Honek Ipar-Poloa ematen dik!
- Bete-betean asmatu duk, Gerardo. Iparraldean gaudek eta, poloak bezala, arras izoztuta geratuko nauk, jarraitzen baldin ez badugu.
- Baina non gaude? Hainbertze izotz, hainbertze elur, hainbertze laino...Leku ederra, Benetan!
- Non, bertzela? Nafarroan! Halako ikaragarrizko tokitara joan garela emanik ere, ez gaudek hain urrun. Zer uste duk? Halako erronka izugarriak burutzeko urrutira joan behar izaten dugula beti? Ez, Gerardo, ez. erronka izugarriak gure ingurukoak. Egunerokoak, urkoenak, norberarenak,..."la beharra te enseñará", amak dioen bezala eta bere amak, nire amatxi esatarrak erraten zion bezala.

HONA HEMEN GURE GAURKO ERRONKA!

Dena den, non gaude Gerardo eta biok? Badakit Nafarroa zabal oso dela, uste baino handiagoa, mugarik gabeko lurraldea. Alta, Iruiñetikan hurbil gaude, Gartxoten lurraldean. Leku eder batetikan pasa behar da hara heltzeko, udan maiz erabilitako bidearen ondan dagoelarik. Hango bordaren izena Iz hasi eta rrez bukatzen delarik.

Saria...

6 comentarios:

  1. Uau, Pablo, ez diat ideiarik...
    Orhi mendian ote?

    ResponderEliminar
  2. Ipar Poloa bezain urrun hago, Erlantz. Erromesek laket ditek toki hau udan, ez neguan. Handik hurbil, gure Antso... lurperatuta zagok.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. HI bai, hi, azkarra!Hurbildu haiz, baina non gaude? Bi datu: Hango aterpeak leku-izenaren toponimoa hartu dik izen eta Frantziako enperadore baten izena duen bidetikan heltzen duk.
      Orain bai, bete-betean asmatuko duk, bertzenaz, Olentzarok ez dik ikatzik ekarriko.

      Eliminar
    2. Aber, aber, Frantziako enperadore baten izena, Nefertiti apika, ez, aukeran Diokleziano, umm, Assurbanipalen aukera ere ez duk nolanahikoa, ez eta Pu-Yirena ere, baina iruñshemea nauk, eta beraz kiliki batez oroitu: Napoleon!

      Eliminar
  3. Mundiala haiz, Erlantz!
    Orain, errematea: Aterpea lepo batean kokatuta zagok, berria oso, urte guttiko aterpea delakoz."Asto baten bizkarren" eta "mendi ttipi" baten artean.Zein da leku-izena? Aho bete hortz utzi naik, gizon.Nik iruñsheme ohia naizenez,ozpin aurpegia aukeratuko nikean.
    Ea asmatzen duan urteak egunak baino begi gehiago dituen andrea topatu aitzin.

    ResponderEliminar