2013/01/01

Ur goiena...

- Hau zer da Irati?
- Erreka,Pablo! Hau  baino argiagorik ez!
- Hona hemen gure marijakintsua! Hori argi zagon, Irati. Nik, ordea bertze gauza bat jakin nahiko niken.
- Tira, bota!
- Badakinanez, urtats ospatzeko koadrilak herriko iturriaren lehenbiziko ura hartu eta etxez etxe kantuz eta eske ibiltzen ditun, kanta honoko honekin hasten delarik: ur goiena, ur barrena...
- Ta?
- Ta hori! Ur hau zer da? Goiena goian dagoelakoz edo barrena basoan barna doalakoz?

2 comentarios:

  1. - Hau zer duk Pablo? ;-D
    - Irribarre bat, Irati! Hau baino argiagorik ez!
    - Hona hemen gura mari(?)jakintsua! Hori argi zagok, Pablo. Nik, ordea, beste zerbait nahi nian higandik.
    - Tira, botazan ba!
    - Nik botatzeak ez dik graziarik, hik topatu beharko duk irribarrearen atzean zer dagoen...
    - Irribarrearen atzean... algara?

    Irati :-P

    ResponderEliminar
  2. - Ez, irribarrearen atzean itsasoa eta itsasoaren aurrean muga. Eta muga, Irati, non dago muga? Eta mugaren zein aldetan gaude? Eta alde ber-berean gaude?
    - ...!
    - Irribarrea sentimendua dun, sentimenduak batzuetan atsekabe bihurtu eta eguna noiz argituko zain gabiltzalarik, muga topatu: Muga gorria, muga latza, muga traketsa...eguna argitu artio.
    - Orduan, irribarrearen atzean...oinazea?
    - Ez Irati, irribarearen atzean..algara...algararen atzean umeak eta umeak itxaropena ditun, neska, hots, sentimendu ederra, itsaso barea, mugagabea...

    Ontsa!

    ResponderEliminar