2012/12/14

Non ote gaude?

-Pablo, non ote gaude? Honek Ipar-Poloa ematen dik!
- Bete-betean asmatu duk, Gerardo. Iparraldean gaudek eta, poloak bezala, arras izoztuta geratuko nauk, jarraitzen baldin ez badugu.
- Baina non gaude? Hainbertze izotz, hainbertze elur, hainbertze laino...Leku ederra, Benetan!
- Non, bertzela? Nafarroan! Halako ikaragarrizko tokitara joan garela emanik ere, ez gaudek hain urrun. Zer uste duk? Halako erronka izugarriak burutzeko urrutira joan behar izaten dugula beti? Ez, Gerardo, ez. erronka izugarriak gure ingurukoak. Egunerokoak, urkoenak, norberarenak,..."la beharra te enseñará", amak dioen bezala eta bere amak, nire amatxi esatarrak erraten zion bezala.

HONA HEMEN GURE GAURKO ERRONKA!

Dena den, non gaude Gerardo eta biok? Badakit Nafarroa zabal oso dela, uste baino handiagoa, mugarik gabeko lurraldea. Alta, Iruiñetikan hurbil gaude, Gartxoten lurraldean. Leku eder batetikan pasa behar da hara heltzeko, udan maiz erabilitako bidearen ondan dagoelarik. Hango bordaren izena Iz hasi eta rrez bukatzen delarik.

Saria...

2012/11/29

Zonalde urdina

-Nork aparkatu ote du behi hura?
- Aparkatu? Hi bai kalekume! Behiak ez dituk aparkatzen, motel, bertakoa denez, nahi duen lekutan gelditu eta kitto!
- Nahi duana, baina behi hura aparkatuta zagok. Ongi baztertuta eta ormaren ondo-ondoan.
- Bai, eta ditxosozko zutoinean dirua sartu garabia ez eramateko. Eta zonalde hori zer da? Urdina, gorria edo bertako biztanlearendako txartela du?
- Behiek ezin ditek bertako biztanlearendako  txartela izan, zonalde urdinean baizik ezin dituk aparkatu.
- Eta hori nola bururatu ote zaik, Pablo?
- Argi zagok lerdengorri, mingain urdina deritzon gaixotasuna jasaten ahal dutelakoz.

2012/11/25

Begira hori!

- Pablo, Begira, Ori!
- Ze, inguruko langarra edo harri geodesikoa?
- Ez, begimotz, haratago!
- Hi, haratago hura duk eta ez hori, kokologorri!
- Ez, Ori mendia Pablo, han aurrean zaukaagu eta!
- Hara! Gaizki ahozkatuta zagok, demontre!Irakurzak "h", Orhi delakoz, ...edo Orhy?
- Pablo, hik ohiko txoriak buruan...
- Eta ohiko txoriak, Orhira tira motel!

2012/11/18

Kulun,Kulun,...

-Ze demontre da hau, Pablo?
-Arrikulunka, Irati, hogeitabi tonako harri puska. Zehar-haize bortitza jotzen duenean, harria mugiarazi eta bere kulun kanta Elizondon eta Beartzunen entzuten omen dun.  Jentil batek, Iruiñeraino jaurtitzeko asmoz, Auza tontorretikan bota, huts egin eta honaino baino ez zinan jaurti egin, Aldude eta Baztan bailaren arteko leku honetaraino.
- Aditua diat istorioa hori, Pablo.
- Bai, Errolani halako zerbait gertatu zitzaionan Aralarren.

Argia hil?

- Egun ederra mendian ibiltzeko, Pablo!
-Bai jauna!Baina eguna hil zaiguk, ilbetean izanda ere.

2012/10/05

Adi!

- Berandu duk Pablo!Nora goaz?
- Gailurrera. Arazorik?
- Ez, ez, baina...non da tontorra? Nik ez diat ikusten!
- Hi txotxoloa haiz. Han bertan motel, hire aitzinean!
- Han lainoa, bertzerik ez zagok!
- Lainoa buruan zaukaagu, ez bihotzean.Kasu egin hire senari...

2012/09/24

Hona hemen udaberria!

Hemen gaude: Egunerokotasunera itzuli gara, zalantzarik gabe...edo ez? Oraingoz ez lagunok; eguraldia lagun, bertze astebe aitzinean daukagu...edo ez?
Nik bai, ordea! eta gozatzen saiatuko naiz. Nora joan? Batek daki, lagun!
Onddoen islada aditua daukat...