2013/08/10

Mendiak gorago, bazterrrak ederrago

- Aita, non da Urkulu?
- Gandorrean bertan gaudek, seme!
- Eta dorre erromatarra?
- Ikusi ez bada ere, gure gibelean, Mendizar mendia baino haratago.
- Baina Urkulu Ttipin ez...
- Hori ere, gibelean zaukaagu.
- Orduan, non gaude?
- Mariren magalean, arbasoen hegalean, naturaren indarrean.

2013/04/22

Gezurraren gainean, gezur

- Hona hemen Pilotasoro gailurra!...
- Zer duk Pablo?
- Mendian geundela uste nian, baina eguzkiak jota nahasirik iruzurgile gorbatadunen biltokira heldu gaituk.
- Ez diat piperrik ulertzen! Argi ezak burua, arren!
- Maparen arabera, Pilotasoro gailurrean gaudek, baina hemen ez zagok ez pilotarik, ez sororik. Beraz, gezurraren gainean, gezur: Iruzurgileen aberrian bizi gaituk, lagun!
- Hi bai, hi  burutxoroa!

2013/01/21

Sumendia

- Pablo, Sumendia!
- Eta hi kaka handia, txotxolo!
- Hara motel! Burmuina hoztu zaik, ala? Adi mendiak sumendiaren antza dik.Begirazak!
- Barkaidak, Irudimari, baina hura ez duk Adi mendia.
- Zein da, orduan?
- Etna sumendia.
- ....

2013/01/07

Noren borda?




- Ederra lekua!
- Baita udako borda ere!.
- Udako borda?
- Bai, teilaturik gabekoa delakoz.
- Erorita zagok, Pablo!
- Olentzaro gixajoa...





2013/01/01

Ur goiena...

- Hau zer da Irati?
- Erreka,Pablo! Hau  baino argiagorik ez!
- Hona hemen gure marijakintsua! Hori argi zagon, Irati. Nik, ordea bertze gauza bat jakin nahiko niken.
- Tira, bota!
- Badakinanez, urtats ospatzeko koadrilak herriko iturriaren lehenbiziko ura hartu eta etxez etxe kantuz eta eske ibiltzen ditun, kanta honoko honekin hasten delarik: ur goiena, ur barrena...
- Ta?
- Ta hori! Ur hau zer da? Goiena goian dagoelakoz edo barrena basoan barna doalakoz?

Olentzaro joan zaigu

- Jokin, non sartu ote zaigu Olentzaro?
- Begirazak aintzinat, gibelean ez zagok eta.Zer duk, Pablo?
- Arranopola! Kalejira amaitu bezain fite, joan zaiguk. Galderatxo batzuk argitzea nahi nitian.
- Ze galdera?
- Ze galdera? Badakik Jokin, norekin bizi den, Mari Domingirekiko harremanak garbiak diren,...
- Hireak egin dik, motel! Balitekek datorren urtean ez etortzea...

2012/12/20

Eta Mari Domingi?

-Behitu! Kobazulo honetan Mari bizi dun, Monika.
-Aralar honetan izadiak nonnahi, Pablo.
- Baina hori Mari Domingi da?
- Ez diat uste, baina balitekek.
- Mari Domingi Olentzaroren bikotea dun, ezta? Ba ene ustez, mutil zaharra zunan.
- Beno, auskalo!
- Eta bikotea baldin bazuen, zergatik ez bertze gizon batekin ibili, edota Olentzaro andrazko izakia izan eta bere bikotea Mari Domingi izatea?
- Redio, Pablo! Hi bai Maribilbil!